Deflastrat S.L.

Osasungintzako produktuen diseinua

Ingenieritza arloko konponbieak

Osasun-produktuen ekoizpena

2012an sortua

Industria mediko konplexuari ingeniaritza-irtenbide praktikoak emateko sortu ginen. 

Urteetan zehar, enpresa handientzat sortutako produkutu zein prozesuek gure lanaren kalitatea agerian uzten dute.

Gure esperientziari esker, osasun arloko eskakizun zorrotzak ulertzen ditugu, eta horiei aurre egiteko behar diren betekizunak ere bai. Proiektuen kudeaketa egoki baten bidez, errendimentua eta helburuzko presioa orekan jartzea lortzen dugu. 

Gure zerbitzuak

Irtenbide berritzaileak

Jabetza intelektuala

Barne patente zein hirugarren entitateekin lanean sorturiko patenteak dauzkagu. 

Artxibo teknikoa

CE espediente teknikoen bilaketa eta berrikustan dugu esperientzia. 

Prototipoak

Ingenieritzako irtenbide praktikoak eskaintzen ditugu produktuen edo prozesuen arazoei erantzuteko. 

Ekoizpena

Irabazi-tarte estuek eta globalizazioak sortutako arazoari aurre egiteko irtenbideak eratzen ditugu etangabeko ahalegina eginez. 

Balidazioa

Produktua merkaturatu aurretik, sorkuntza-etapa guztietan beharrezko balidazioa egiten da. 

Proiektuen kudeaketa

Proiektuak koordinatzeko eta jarraipena egiteko, kudeaketa-teknika eraginkorrak erabiltzen ditugu. 

Enpresa

Tresna eta osasun-gailuen diseinua ez da diseinu on bat egiteaz soilik aritzen, baizik eta arriskuen kudeaketa eta araudi-bideen ezagutza sakona izateaz. Ikuspuntu hori gabe, produktuen garapena atzeratu daiteke edo, kasurik okerrenean, akats larriekin gauzatu daiteke.

I, IIa eta IIb motako osasun-produktuak garatzen eta ekoizten ditugu, bai gure izenean bai bezeroen izenean. Halaber, espediente teknikoa eta arriskuen kudeaketako txostenak prestatzen ditugu erregistro-prozesurako.

Azken jarraibideak eta estandarrak erabiltzen ditugu gure garapenek CE marka lor dezaten merkatu globalean. Proiektuen diziplina anitzeko eta izaera tekniko konplexua dela eta, Proiektuen Kudeaketa zerbitzu integrala eskaintzen dugu, informazioa eraginkortasunez antolatu eta parte-hartzaile guztien artean argi komunikatzeko.

Industria medikoaren erronka nagusietako bat da irtenbide errentagarriak eskaintzea, testuinguru zorrotz batean: merkatu globala eta ordainketa-sistemaren murrizketak. Erronka hau areagotzen da osasun-arretarako baliabide publikoak gutxitzen diren heinean eta agintariek kalitate/prezio orekari buruzko eskakizunak zorrozten dituztenean.

Osasun-produktuen ekoizpena, oro har, konplexua izaten da. Kalitate-kontrol zorrotzak eta araudiaren eskakizun zorrotzak gehitzen direnean, fabrikazio-prozesuaren eraginkortasuna nabarmen jaisten da.

Horregatik, Deflastraten garapen-prozesuaren fase guztietan parte hartzen dugu: hasierako beharretan oinarritutako definiziotik hasi, eta ekoizpen-lerroen ezarpen eta inplementazioraino. 

Produktu eta proiektuak

Aladin®

Estaldura kirurgikoaren ekoizpena. 

Sumisan-ekin batera garatuta.

I motako osasun-produktua.

Cbag

Mortzelazio elektrikoa seguru burutzeko kontentzio boltsaren garapena. 

IIa motako osasun-produktua.

TriHeat

Ebakuntza kirurgikoetan hipotermia saihesteko izara berogailu baten garapena.

IIb motako osasun-produktua.

FULCO®

Endoskopioak babesteko zorroa. 

IIa motako osasun-produktua.

Kontaktua

DEFLASTRAT S.L.U.

deflastrat@deflastrat.com

Calle Aienas 3, local 23

Polígono 27

20014 Donostia-San Sebastián

España

 + (34) 943 26 57 36

Deituiguzu

+34 636 14 73 24

Aurkituiguzu

Calle Aienas 3, local 23, Poligono 27, 20014 Donostia-San Sebastián, España

Ordutegia

Lun-Jue 09:00-13:00 / 14:00-17:00
Vie 09:00-14:00

Diru-laguntzak

Scroll to Top