lege-oharra

Informazio orokorra

Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzeko, jakinarazten da webgune hau Deflastrat S.L.U. ren (aurrerantzean, “Deflastrat”) titulartasunekoa dela. Enpresarren IFK zenbakia B75060343 da, eta egoitza soziala Aienas kalea 3, 23. lokala, 27. Poligonoa, 20014 Donostia (Gipuzkoa, Espainia) helbidean du.

Deflastrat-ekin zuzenean eta modu eraginkorrean harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: deflastrat@deflastrat.com

Erabiltzaileen erabilera eta sarbidea

Erabiltzailea informatuta geratzen da eta onartzen du webgune honetara sartzeak ez dakarrela, inola ere, Deflastratekin harreman komertzial bat hastea.

Deflastranek webguneko edukiak eta zerbitzuak aldatu, eguneratu edo ezabatu ahal izango ditu, aldez aurretik jakinarazi gabe, bai eta informazioa zerbitzarietan nola aurkeztu edo aurkitu ere.
 
Webgunera sartzeak eta hura erabiltzeak berekin dakar Lege-ohar honetan ezarritako baldintzak erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzea. Erabiltzailea haiekin ados ez badago, ez du webgunea erabili behar.

Hizkuntza

Lege-ohar hau edo webgune honetan argitaratutako beste edozein erabilera-arau, politika edo prozedura beste hizkuntza batzuetara itzultzen bada, eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean desadostasuna badago, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da beti.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen edukiak, hala nola, datu-baseak, irudiak, argazkiak, grafikoak, testu-fitxategiak, audioa edo bideoa, Deflastrat-enak dira, eta aipatutako zerrenda hau adierazgarria da, ez mugatzailea. Eduki horiek behar bezala babestuta daude Jabetza Intelektualari eta Industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudian.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukiak arduraz, zuzen eta legez erabiltzeko, eta ez ditu edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, publikoki komunikatu edo eraldatuko Deflastraten baimen espresu eta idatzirik gabe.

Erantzukizunak

Deflastraten helburua da webgune honek ahalik eta eraginkortasun handienarekin erabiltzaileari informazioa ematea. Hala ere, Deflastratek ezin du bermatu webgunea edo zerbitzaria birusik, akatsik edo hutsegite teknikorik gabe egongo direnik, eta ez du bere gain hartzen webgunera sartzeak edo hura erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik, ezta webgunera sartzeko ezintasunagatik edo erabiltzailearen ordenagailuetan, sistemetan edo fitxategietan gerta litezkeen kalteengatik ere.

Halaber, Deflastratek ez du bere gain hartzen webgunean egon litezkeen akats tipografiko, formal edo zenbakizkoen erantzukizunik, ezta bertan agertzen den informazioaren zehaztasun, eguneratze edo osotasun faltagatik sortu litezkeen ondorioen erantzukizunik ere. Era berean, ez da erantzule izango webguneko zerbitzarien funtzionamenduan edo sareko arazoetan izan daitezkeen disfuntzio edo anomaliak direla eta gerta daitezkeen kalte edo gorabeherengatik.

Aldaketak

Deflastratek eskubidea du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, lege-ohar honetako baldintzak aldatzeko, lege-aldaketetara, aldaketa teknikoetara edo eskainitako edukien aldaketetara egokitzeko.

Aldaketak webgunean argitaratzen diren unean sartuko dira indarrean, beraz, erabiltzaileari gomendatzen zaio lege-ohar hau aldian behin berrikustea. Aldaketak argitaratu ondoren webgunea etengabe erabiltzeak aldaketak onartzea dakar.

Esteken politika

Webgune honetan hiperestekak egotearen helburu bakarra informatzea da. Deflastraten webguneak Interneteko beste webgune batzuetarako estekak edo hiperestekak baditu, Deflastratek ez du inolako kontrolik izango webgune horien gainean, ezta horien edukien gainean ere.

Ondorioz, Deflastratek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko esteka horien bidez eskura daitezkeen kanpoko webguneetan jasotako informazio, material edo edukiei dagokienez, eta ez du bermatuko horietan jasotako edozein material edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, fidagarritasuna, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.
 

Deflastraten webgunerako hiperesteka bat sortu nahi duten beste webgune batzuetako titularrek bermatu beharko dute ez dituztela adierazpen faltsuak, zehaztugabeak edo okerrak egiten, nahasgarriak izan daitezkeenak edo legeen edo ohitura onen aurkakoak.

Legeria aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Webgunea arautzen duten terminoak eta baldintzak eta erator daitezkeen harreman guztiak Espainiako legediak babesten ditu. Webgunera sartzean edo erabiltzean sor daitekeen edozein eztabaida Donostia-San Sebastianeko (Gipuzkoa, España) epaitegi eta auzitegien jurisdikzio esklusiboaren mende jartzen da.

Azken aldaketa: 2025eko urriaren 31n.

Scroll to Top